🎵

Jonky Rolari

Album: Inoiz egin dugun diskorik onena Durasi: 3:25

Lehertu da

puztuegia ote?

bizeps, trizeps

ganbaran ezer ez

Jon ez zen inoiz asetzen

Jonki-rolaria zen

Autoestima igo zion gora

Bolizante Eneako Anak

eskotedun kamisetak

eta gihar trukatuak

harro pasiatzen ditu

telebista saioetan

Na, na, na

na, na, na, na

Nazkagarria estereotipoa,

ezarri nahi diguten ispilua

gure gorputza,

dena delakoa,

maitatzen ikasi beharrean

Lokartu ezin

egoten zen gauez

zakilan, berriz,

narkolepsia zuen

edo hori zion behintzat

neskak janzterakoan

Na, na, na

na, na, na, na

Nazkagarria estereotipoa,

ezarri nahi diguten ispilua

gure gorputza,

dena delakoa,

maitatzen ikasi beharrean

Nazkagarria estereotipoa,

ezarri nahi diguten ispilua

gure gorputza,

dena delakoa,

maitatzen ikasi beharrean

Maitaleak antzekoak ziren

ikasketak Silicon Valley-en

Kardashian-en ipurdia

erosi nahi luketenak

zozoa edo belea,

bietatik zein da beltzena?